Radio Popular

Herri Irratia, lehen, orain eta beti euskararekin

Euskararen eguneko ospakizunekin bat egiten dugu irratian
Javi Onaindia, Radio Popular - Herri Irratiko zuzendaria / Radio Popular - Herri Irratia

Euskarazko emanaldiak egiten hasi zen lehenengo irrati emisora izen zen Herri Irratia-Radio Popular de Bilbao, orain 60 urte baino gehiago, eta gaur egun ere sendo jarraitzen dugu geure hizkuntzaren alde. Euskararentzako garai latzetan apustu sendoa egin zuen Bilboko Elizbarrutiak euskararen alde bere irratian.

Indartuz eta gorpuztuz joan zen euskarazko emisioa programazio orokorrean eta Bizkaia Irratia jaio zen apustu haretatik, euskara hutsezko irratia. Gaur egun biak daude martxan, elkarrekin, euskarari bakoitzak bere aldetik ekarpena eginaz. Izan ere, euskarak guztiok behar gaitu: euskara hutsean jardungo dutenak, jakintza mailaren arabera gehiago edo gutxiago erabiliko dutenak zein jakin gabe ere aldeko jarrera argia dutenak.

Denon ahaleginarekin haziz eta zabalduz doa euskara, bizitzako esparru guztietara hedatuz. Gero eta bihotz eta ezpain gehiagotan dago, bizi-bizi. Pozgarriak dira euskararen normalizazioan ematen diren pauso guztiak, nahiz eta jakin badakigun oraindik asko falta dela egiteko. Bide horretan Herri Irratiak ez dio lepoa emango euskarari.

Egon ginan, bagaude eta beti egongo gara euskararekin.

Gaur egungo ume eta gazteak dira euskararen etorkizuneko hiztunak eta guk beraiekin ospatuko dugu Euskararen Eguna!! Hauek Avellaneda Ikastetxeko ikasleak dira:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Radio Popular