

Aulestik bere Inauteriak 2025eko programazioa aurkeztu du. Oinarri hauen helburua da Aulestiko inauterietan egingo den mozorro-lehiaketaren arauak ezartzea.
Parte-hartzaileak
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute mozorrotzen diren guztiek, baita antzezpenean parte hartzen duten herritarrek ere.
Izen-ematea
- Nagusien eta gaztetxoen antzezpen onenen saria jasotzeko, 12:00etan izena eman beharko da plazan.
- Talde edo bakarlari bakoitzak bere musika ekarri beharko du, antzezpenak hala eskatzen badu.
- Sari bereziaren kasuan, ez da izen-ematerik behar, mozorrotutako herritar guztiak izango dira hautagaiak.
Epaimahaia
- Herritarrez osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu irabazleak.
- Kultura Batzordeak izendatuko du epaimahaia.
- Nagusien eta gaztetxoen antzezpen onenaren kasuan, antzezpenaren ideia eta interpretazioa hartuko dira kontuan.
- Sari berezian, mozorroaren originaltasuna izango da irizpide bakarra.
- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
Edozein zalantza edo ezusteko aurrean, epaimahaiaren iritzia izango da azken hitza.
Sarien banaketa
- Nagusien antzezpen onena: 70€ eta urtebeterako trofeoa.
- Gaztetxoen antzezpen onena: 35€ eta diploma.
- Sari berezia: 25€.
Irabazleen izenak antzezpenen ondoren jakinaraziko dira, plazan bertan.
Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar. Antolakuntzak aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du, lehiaketa behar bezala gauzatzeko.