Bizkaia

Bermeok ‘Musikaren Olatuak’ kontzertu zikloa ospatuko du

Bermeoko Udalaren musika eskolak, kontzertu zikloa antolatu du datorren asterako, otsailaren 24tik 26ra
Bermeok ‘Musikaren Olatuak’ kontzertu zikloa ospatuko du
Banner de Cáritas Bizkaia (Rotación) en Bilbao

Bermeoko Udalaren musika eskolak, Musikaren Olatuak izeneko kontzertu zikloa antolatu du otsailaren 24tik 26ra. Musika eskolako audizio gelan izango dira emanaldiak, eta egutegia honako hau izango da:

Astelehenean eta eguaztenean: 19:00etan
Martitzenean: bi saio eskainiko dira, 18:00etan eta 18:45ean

80 ikaslek parte hartuko dute kontzertu zikloan

Musikaren Olatuak zikloan musika eskolako ikasle gazte zein helduek parte hartuko dute, guztira 80 ikaslek. Instrumentuen banaketa honela egingo da:

Astelehenean: bateria eta flauta
Martitzenean: piano, txelo, saxo, gitarra elektrikoa, baxua, gitarra, biolina eta triki-panderoa
Eguaztenean: flauta, txistua eta pianoa

Euskal musikarien eta emakumeen lanak errepertorioan

Kontzertuetan, euskal musikarien obrak izango dira entzungai, tartean:

Berri Txarrak, ETS, Zea Mays, Korrontzi, Ken Zazpi, J.M. Beltran, Mikel Laboa eta Xabier Lete
Emakumeen lanak ere interpretatuko dira, hala nola Maixa eta Ixiar, Esti Markez eta Katy Blaxwell-en piezak
Gainera, ikasleek sormenean landutako lau kantu propio aurkeztuko dituzte

Herritar guztientzako gonbidapena

Bermeoko Udalak herritarrak gonbidatu ditu kontzertuetara bertaratzera, bertan herriko musikarien lanak ezagutzeko eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dutelako.

Bermeoko musika eskolako ikasleak Piano Topaketan ere izango dira

Bestalde, otsailaren 23an, domekan, EHMEk antolatutako Piano Topaketan parte hartuko dute Bermeoko musika eskolako bost ikaslek. Ekitaldia Getxoko Andres Isasi aretoan izango da, eta ikasleek ilusio handiz aurkeztuko dute beren lana entzuleen aurrean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *