

Ondarroako Udala herritarrei dei egiten die Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Udal Zerga (TMIZ) helbideratzeko. Zergaren ordainketa helbideratzeak esan nahi du ordainketa kontu korrontetik egingo dela, herritarrak udal bulegoetara gerturatzeko beharrik gabe.
TMIZ helbideratzeko, bidali zure bankuko datuak orokorra@ondarroa.eus helbide elektronikora edo eraman ezazu udalerriko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura.
TMIZ zerga ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 1etik ekainaren 2ra artekoa izango da. Beraz, 2025eko maiatzaren 9an zordunduko da 2025eko TMIZ kontuan. Maiatzaren 2a baino geroago bidaltzen duten herritarrentzat, datorren urtean izango du eragina.