Saltar al contenido
Banner de Batuz 3ª Ola en Bilbao
Banner de Murillo Viteri en Bilbao
Hoy en Radio Popular
  • Athletic Club de Bilbao
  • Bilbao
  • Bilbao Basket
  • Bizkaia
  • tiempo
  • TOURrescusa
  • La Gabarra
  • La Emoción del Bacalao
  • La Tertulia
  • Hirukoa Bizkaian
Buscador
Radio Popular Bilbo Herri Irratia
  • Podcast
  • Programación
  • Deportes
  • Bacalao • Athletic
  • Social y Religión
  • Bizkaia y sus comarcas
  • Frecuencias
  • Síguenos
  • Sigue a Radio Popular en Facebook
  • Sigue a Radio Popular en Instagram
  • Sigue a Radio Popular en X (antes Twitter)
  • Sigue a Radio Popular en YouTube
  • Sigue a Radio Popular en Telegram
  • Sigue a Radio Popular en TikTok
Bizkaia

Bermeoko Udalak 2024ko aurrekontuaren kitapenari buruzko datuak eman ditu

Prentsaurrekoa egin du EAJk egindako adierazpenak salatzeko eta argibideak emateko
Bermeoko Udalak 2024ko aurrekontuaren kitapenari buruzko datuak eman ditu
Facebook X WhatsApp
Radio Popular - Herri Irratia | Bilbao 10/05/2025 • 09:02 Actualizado: 9/05/2025 • 12:19
Banner de Cáritas Bizkaia (Rotación) en Bilbao

Bermeoko Udalak 2024ko aurrekontuaren kitapenaren datuak eman ditu azken osoko bilkuran, eta prentsaurrekoa egin du EAJk egindako adierazpenak salatzeko eta argibideak emateko.

Aurrekontuaren datu nagusiak

Nadia Nemeh Shomaly alkateak azaldu duenez, “kitapenaren emaitza 102.003,20 eurokoa izan da eta diruzaintza gerakina 23.306,10 eurokoa. Iazko exekuzioari dagokionez, gastuen betetze maila %82,70ekoa izan da; zorren betearazpena %91,12koa; eta sarreren betetze maila %83,42koa. Horrek erakutsi du kudeaketa arduratsua eta orekatua egin dela”.

Alkateak gaineratu du EAJk esandakoa gezurtatuz: “Dirua non dagoen galdetzen dute; ba, zati bat egonkortze prozesutik eratorritako indemnizazioetarako erabili da, eta beste zati bat Udalkutxara bueltatu da; guztira, milioi bat eurotik gora dago hor”.

Gobernuaren kudeaketa eredua defendatu dute

Udal Gobernuko kideek azpimarratu dute aurrekontuan aurreikusitako dirua benetan erabili dela: “Hori da kudeaketa on baten froga argiena. Udal batek bere baliabideak helburu zehatzetara bideratu eta gauzatu egin behar ditu, eta hori bete egin da 2024an”.

EAJren jarrera kritikatu dute: “ ‘Non dago dirua?’ bezalako galderek ardura politiko eza erakusten dute, eta gainera herritarren artean susmoa zabaltzeko arriskutsuak dira, udalaren sinesgarritasuna kolokan jarriz”.

Egonkortze prozesua eta aurreko gobernuaren erantzukizunak

Udal Gobernuak gogorarazi du egonkortze prozesua EAJren aurreko agintaldian hasi zela eta prozesu horren ondorioak 2024ko aurrekontuan islatu direla: “Prozesu horrek 450.000 euroko ordainsariak zekartzan eta hori aurreko gobernuak ezarri zuen; gaur egungo gobernuak ez du horren ardura”.

Aldundiari eta EAJri kritikak

Halaber, jakinarazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak urte amaieran 721.000 euro kendu dizkiola Bermeoko Udalari Udalkutxatik. Egoera hori salatzeko mozio bat aurkeztu zuten azken osoko bilkuran, baina EAJk mozioaren aurka bozkatu zuela gogorarazi dute: “Horrekin argi geratu da euren lehentasun politikoak alderdiaren interesak direla, herritarren gainetik”.

Era berean, salatu dute Bermeoko zaharren egoitzako plazak ez direla behar bezala finantzatzen, eta karga ekonomiko hori udalaren gain erori dela: “Gaur egun egoitzaren kostua 1.146.146,52 eurokoa da udalaren aldean”.

Mezu argia: gardentasuna eta erantzukizuna

Udal Gobernuak nabarmendu du gardentasunez eta arduraz jokatu duela: “Aurrekontuaren kitapenari buruzko informazioa batzorde eta osoko bilkuretan azaldu da, eta EAJk hori ondo baino hobeto daki”. Hala ere, oposiziotik zabaldutako mezu faltsuek “marra gorria” gurutzatu dutela salatu dute: “EAJri eskatzen diogu zuzenketa publiko eta argia egin dezala. Bestela, Udal Gobernuak dagozkion neurriak hartuko ditu”.

Udalaren mezua herritarrei

Amaitzeko, Bermeoko Udalak adierazi du udalaren egoera ekonomikoa ona dela eta kudeaketa eredua “sendoa eta gardena” dela: “Gobernu talde honen helburua herritarren interesak lehenestea da, eta horretan jarraituko dugu lanean”.

Banner de Uso ético de la IA en Bilbao

Lo más leído

  • Planes para esta Navidad en Bilbao, Bizkaia y alrededores: del 22 de diciembre al 5 de enero

  • Bilbao activa un operativo especial por la kalejira del Olentzero y Mari Domingi

  • Olentzero y Mari Domingi llegarán a Barakaldo el próximo martes con kalejira desde Bide Onera

  • El detenido por la muerte violenta de una mujer en Barakaldo sigue bajo custodia policial

  • El consorcio vasco mantiene la operación de Ayesa pese a la salida de Kutxa

Banner de Laugelu en Bilbao

Etiquetas

  • Bermeo
  • Bizkaia y sus comarcas
  • Busturialdea-Urdaibai

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

SOBRE NOSOTROS

La radio sin cadenas. Desde 1960 haciendo radio en Bilbao. Actualidad y podcast de Bilbao y Bizkaia, los partidos del Athletic en ‘La Emoción del Bacalao’, noticias de sucesos, deportes, sociedad, cultura, política, religión y obra social.

Radio Popular – Herri Irratia es una emisora de radio fundada en el año 1960 y propiedad del obispado de Bilbao con una programación de carácter generalista, que va dirigida a todo el territorio histórico de Bizkaia.

Menciónanos con @RadioPopular para comentar la actualidad de Bizkaia.

Fotos en colaboración con Depositphotos

Radio Popular

Protegido por reCAPTCHA de Google. Se aplican su Política de Privacidad y Términos del servicio.

Noticias

  • Bizkaia
  • Ciencia y salud
  • Cultura
  • Deportes
  • Economía
  • Euskadi
  • Geureaz Harro
  • Opinión
  • Política
  • Social y religión
  • Sociedad
  • Tecnología
  • Triple B

Programas

  • EgunOn Bizkaia
  • EgunOn Magazine
  • Euskadin Gaur
  • Es Posible
  • Asuntos Exteriores
  • Boletines de noticias
  • ¡Música, maestra!
  • La Emoción del Bacalao
  • Oye Cómo Va
  • La Tertulia Athletic
  • Athletic Beti Zurekin
  • Hirukoa Bizkaian
  • La Traviata
  • La Santa Misa

Frecuencias

  • 100.4 FM
    Gran Bilbao y Enkarterri
  • 107.1 FM
    Durangaldea
  • 98.6 FM
    Busturialdea, Lea-Artibai y Uribe-Kosta
  • 900 AM
    Onda media
Anúnciate

© 2025  Radio Popular de Bilbao – Herri Irratia | Aviso Legal | Política de Privacidad | Política de cookies | Gestionar cookies
Alda. Mazarredo, 47 – 7º 48009 Bilbao | 94 423 92 00 | oyentes@radiopopular.com

Banner de Ruta del Vino Rioja Oriental en Bilbao
Banner de Cáritas Bizkaia (Rotación) en Bilbao
Banner de Uso ético de la IA en Bilbao
Radio Popular
EN DIRECTO
Radio Popular
Radio Popular
0:00 0:00