

Uztailaren 31tik abuztuaren 14ra, 9 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera paregabea izango dute Markina-Xemeingo XAT taldearen akanpadan parte hartzeko. Sortu, jolastu, amestu, harreman berriak egin eta uda ahaztezina bizi nahi baduzu, hau da zure tokia. Izena emateko epea maiatzaren 19tik 26ra zabalik dago.
Zer da Akanpadie?
Xemeingo Aisialdi Taldea (XAT), Markina-Xemeinen errotutako boluntario-taldea da, eta urte luzez aritu da haur eta gazteentzako ekintzak antolatzen. Horien artean, akanpada da jarduerarik handiena eta bereziena.
Akanpada hau abuztuko lehen bi asteetan egiten da Euskal Herriko herri batean, kanpin, jantoki eta bestelako azpiegitura egokiekin. Parte-hartzaileek bizikletaz herriz herri ibiltzen dira, inguruko parajeak ezagutuz eta euskaraz biziz.
Hezkuntza eredua: euskalduna eta parte-hartzailea
XATek eredu euskaldun, hezkidetzaile, sortzaile eta osasuntsua sustatzen du, gazteek aisialdia lagunartean eta modu aberasgarrian bizitzeko aukera izan dezaten.
Parte-hartze kostuak eta deskontuak
Akanpadaren antolakuntza kostu handikoa da (janaria, materiala, irteerak, asegurua…), baina familientzako laguntza ekonomikoa eskaintzen da:
-
Parte-hartzaile bakoitzeko prezioa: 245 euro
-
Etxe bereko bi lagun edo gehiagorentzat: 220 euro bakoitzak
⚠️ AFORO MUGATUA dago. Ez da ordaindu behar zozketa egin arte.
Izen-ematea: maiatzaren 19tik 26ra
Markina-Xemeingo udaletxean edo liburutegian entregatu beharreko dokumentazioa:
-
Izen-emate orria beteta eta adin nagusiko batek sinatuta.
-
Osakidetzako txartelaren kopia.
-
Adin nagusiko ordezkari baten NANaren kopia.
-
NANa duten gaztetxoek, beraien NANaren kopia.
Harremanetarako
Informazio gehiago nahi izanez gero:
📧 xemeinat@gmail.com