

Ondarroako ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute aurtengo XIII. Augustin Zubikarai Ipuin Rallyan eta maiatzaren 23an, barikuan, sari banaketa ekitaldia ospatu da Kofradia Zaharreko aretoan. Zaldupe eskola, Ondarroa BHI eta Zubi Zahar Herri Ikastolako ikasleek hartu dute parte eta guztira 250 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara.
Maila guztietako ikasleek parte hartu dute
Lehiaketan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, eta DBHko lau mailetako ikasleek parte hartu dute, eta Ondarroako Udalak eskerrak eman dizkie bai ikasleei bai irakasleei, parte hartze aktiboa eta sortzailea erakusteagatik.
Leire Bilbao eta Ana Urkiza izan dira epaimahaikideak
Aurkeztutako lan guztien artean, Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak 15 ipuin saritu ditu. Irabazle guztiek herriko dendetan gastatzeko opari txartelak jaso dituzte sari gisa.
LH 5. eta 6. mailako ipuin sarituak
-
Ane eta Mikelen bihotz ona – Karle Solabarrieta Bonilla
-
Amona non zaude? – Nahia Bikandi Osa eta Aiora Elustondo Bedialauneta
-
Herrian galduta – Eider Bedialauneta Arantzamendi
-
Adiskidetasuna – Jone Uranga Argoitia eta Laia Martinez Garate
-
Herriko superheroia – Maitane Azpiri Txoperena eta Nora Bilbao Añorga
DBH 1. eta 2. mailako ipuin sarituak
-
Errudun edo errugabe? – Gorka Martinez de Azagra Martinez de Luko
-
Izar iheskorrak – Arane Gonzalez Atxurra
-
Nor naiz? – Garazi Perez Akarregi
-
Gauaren mehatxuak – Eneko Andreu Pernas
-
Ate maltzurra – Ilazki Andonegi Rodriguez
DBH 3. eta 4. mailako ipuin sarituak
-
Familia apurtua – June Urresti Iglesias eta June Atxurra Badiola
-
Musikadun ametsa – Laia Itxaso Zubikarai
-
Ostadarra baino haratago – Mikel Martinez de Azagra Martinez de Luko
-
Basoa edo festa? – Enara Horta Solabarrieta eta Ander Badiola Alcibar