Bizkaia

Bermeok kultura, musika eta merkataritza uztartuko ditu asteburuan San Juanen atarian

Lehen ekimena zapatuan, ekainaren 21ean, 12:00etan hasiko da Marabiyak kolektiboaren kalejirarekin berezia
Bermeok kultura, musika eta merkataritza uztartuko ditu asteburuan San Juanen atarian
Banner de Uso ético de la IA en Bilbao

Bermeok asteburu berezia prestatu du San Juan jaien atarian, kultura, musika elektronikoa eta tokiko merkataritza uztartzen dituen egitarauarekin. Hiru ekimen nabarmen izango dira: Marabiyak kolektiboaren kalejira, Dantz Point ekitaldia eta Berton Azoka.

Lehen ekimena zapatuan, ekainaren 21ean, 12:00etan hasiko da: Marabiyak kolektiboaren kalejira berezia irtengo da Sanfrantziskoportaletik. Eguzki-plakekin elikatutako hiru bizikleta elektriko eta bafle bereziek girotuko dituzte Alde Zaharreko kaleak, udako solstizioaren harira eta Ekliptika zikloaren baitan. Reimy DJ-ak musika jarriko du zuzenekoan, eta ibilbidean zehar hamar geldialdi egingo dira. Geldialdi bakoitzean, herriko elkarte batek hartuko du hitza komunitatearen, ingurumenaren eta komertzio txikiaren aldeko mezuak zabaltzeko.

Ekimen hau Must kooperatibak antolatu du, Bermeoko Udalaren laguntzarekin, eta helburua da Alde Zaharreko orubeak bizitzaz betetzea eta balioan jartzea.

Dantz Point: Musika elektronikoa itsasoari begira

Egun berean, arratsaldeko 18:00etan, Talan izango da hitzordua Dantz Point esperientziaz gozatzeko. Ekitaldi hau musika elektroniko garaikidearen emanaldi irekia eta doakoa izango da, eta gauerdira arte luzatuko da. Itsasorako ikuspegia duen espazio berezian, musika eta paisaia elkartuko dira.

Lehen aldiz iritsiko da Dantz Point Bermeora, eta Black Heart taldeak emango dio hasiera. Haiekin batera arituko dira: Gora K, Egoitz, Paul Larrozea eta Furonia. Ekimenak tokiko talentua eta kultura elektronikoa uztartuko ditu, eta Dantz plataformak, BBKren babesarekin, bultzatzen duen proiektuaren bigarren edizioa izango da.

Berton Azoka: tokiko merkataritzaren erakusleihoa

Zapatuan eta domekan, Berton Azoka izango da ikusgai Taraskan eta San Frantzisko elizako klaustroan. Azokaren helburua da herriko komertzioen eta zerbitzuen eskaintza herritarrei hurbiltzea, eta horretarako gastrogunea, txikigunea, produktu eta zerbitzuen erakusketak eta zozketak eskainiko dira.

Azokaren ordutegia honakoa izango da:

  • Zapatuan: 11:00etatik 21:00etara

  • Domekan: 11:00etatik 16:00etara

Ekimen irekiak eta doakoak publiko guztientzat

Endika Etxebarria Telleria, kultura zinegotziak adierazi du ekitaldi guztiak doakoak eta publiko guztientzat irekiak izango direla: “Jasangarritasuna, espazioekiko errespetua eta komunitatearekiko konpromisoa izango dira asteburuko jardueren oinarriak. Bermeok aukera paregabea eskainiko du kalera ateratzeko eta San Juan jaietako suaren bezperan herriaren bizitasuna ospatzeko”.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *