Telesforo Urresti Egurrolak lagatako akzioen ondorioz, Ondarroako Udalak 1999ko uztailaren 29ko osoko bilkuran erabaki zuen horiek bereganatzea. Hain zuzen ere, honako enpresetako partaidetzak jaso zituen:
-
BBVA: 162.486 akzio
-
ENDESA: 2.800 akzio
-
BRUNARA SICAV: 392 akzio
-
TELEFÓNICA: 1.103 akzio
-
ATRESMEDIA CORPORACIÓN: 12 akzio
-
IBERDROLA: 9.6852 akzio
Balio gorenean daude egun
2025eko maiatzaren 23ko udal kontuhartzailearen txostenaren arabera, akzioek 4.111.697,10 euroko balioa zuten. Hori da, hain justu, salmentarekin Udalak jasoko duen zenbatekoa.
Akzioak 1999an jasotzean, haien balioa 2.559.876,02 eurokoa izan zen, eta azken urteetako batez bestekoa 1.265.598,64 eurokoa. Hala ere, 2015 eta 2017 artean, zenbateko hori 157.121,14 eurotaraino jaitsi zen.
Saltzeko erabakia: une egokiena
Udalak adierazi duenez, aholkulari fiskalekin eta ekonomilariekin egindako hainbat bileraren ostean hartu dute erabakia:
«Unea iritsi da eta egokiena da. Asmo, inbertsio eta proiektu asko dauzkagu buruan herria aurrera begira ipintzeko, herri batzarrean aipatu bezala, eta horietara bideratuko dugu dirua», azaldu du Irina Alkorta Bedialauneta jarduneko alkateak.
Proiektu estrategikoetara bideratuko da dirua
Udalaren esanetan, Telesforo Urrestik laga zituen ondasunak ondarrutarren bizi kalitatea hobetzeko erabiltzeko konpromisoa hartu zen. Horrela, jasotako dirua honako proiektuetan inbertituko da:
-
Anexuko aparkalekua
-
Auditorioaren proiektuaren berrazterketa
-
Zeledonio eraikinaren berregiteko plana
-
Erabilera anitzeko frontoi estaliaren proiektua
Ondorioz, Ondarroako Udalak herriaren mesedetan erabiliko ditu jasotako baliabideak, Telesforo Urrestik izandako borondateari jarraiki.