

Uztailaren 22an ospatuko den Madalen Eguna ospatzeko prestaketak martxan jarri ditu Bermeoko Udalak, eta herritarrei aukera emango die egun horretan udalbatzarekin batera Izarora joateko. Ekimenaren barruan, plaza kopuru mugatu bat zozkatuko da, eta parte hartzeko izen-ematea uztailaren 1etik 15era bitartean egongo da zabalik.
Nola eman izena
Izena emateko bi bide egongo dira zabalik:
-
Berhaz bulegoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.
-
Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoan (www.bermeo.eus).
Izen-emate epea uztailaren 1ean hasi da eta uztailaren 15eko 14:00etan amaituko da.
Parte-hartze baldintzak
Zozketan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da:
-
18 urtetik gorakoa izatea.
-
Bermeon erroldatuta egotea.
-
Parte-hartzea banaka edo bikoteka egitea; pertsona bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du izena.
Aipatzekoa da aurreko urteetan Madalen Egunean udalbatzarekin Izarora joan diren herritarrek ezingo dutela aurtengo zozketan parte hartu.
Zozketa eta emaitzak
Zozketa uztailaren 16an egingo da, eta irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira Bermeoko Udalaren webgunean eta sare sozialetan.
Madalen Eguneko esperientzia berezi honetan parte hartzeko aukera honek herritarrak udal-protokoloaren eta herriko tradizioen bizipen zuzen batera gonbidatzen ditu.