Ondarroak martxan jarri du bere XIV. Nanoipuin lehiaketa

Nanoipuinak 140 karakteretan kontatutako istorio laburrak dira, eta urriaren 10a da lanak aurkezteko azken eguna
Ondarroak martxan jarri du bere XIV. Nanoipuin lehiaketa
Banner de Obramat en Bilbao

Ondarroako Udalaren Euskara Sailak martxan jarri du aurten ere XIV. Nanoipuin lehiaketa, dagoeneko urteroko hitzordu bilakatu dena. Nanoipuinak 140 karakteretan kontatutako istorio laburrak dira, eta lanak aurkezteko epea urriaren 10era arte egongo da zabalik.

Gaia eta luzera

Nanoipuin bakoitzak gehienez 140 karaktere izan behar ditu eta gaia librea da. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi nanoipuin aurkezteko aukera dauka.

Parte hartzeko modua

Lehiaketan edozein pertsonak parte hartu dezake, adin-mugarik gabe. Lanak ezizen batez sinatuta bidali behar dira, egilearen datuekin batera.
Ipuinak bidaltzeko bi bide daude: www.ondarroa.eus webgunearen bidez edo posta arruntaz Ondarroako Udalera (Kanttoipe kalea, 3, behea – 946 833 672).

Epaimahaia

Epaimahaia Udalak izendatutako idazleek osatuko dute eta haren erabakia apelaezina izango da.

Sariak

Hiru sari ezarri dira:

  • Lehenengo saria: 400 €

  • Bigarren saria: 200 €

  • Hirugarren saria: 100 €

Zenbatekoek PFEZaren atxikipena izango dute.

Epeak eta epaia

Nanoipuinak urriaren 10a arte aurkez daitezke.
Epaia urriaren amaieran jakinaraziko da, eta sari-banaketa Literatur Amuak egitarauaren barruan egingo da.

Informazioa eta harremanetarako

Ondarroako Udala – Euskara Arloa
Musika plaza, z.g. – 48700 Ondarroa (Bizkaia)
📧 mrey@ondarroa.eus
📞 946 833 668

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *