San Antolinak 2025: Lekeitioko jaiak danontzako eta auzolanean oinarrituta

Atzo, irailaren 1ean, hasi ziren aurtengo jaiak eta gaur ospatuko da egunik handiena, San Antolin eguna
San Antolinak 2025: Lekeitioko jaiak danontzako eta auzolanean oinarrituta
Banner de Obramat en Bilbao

Lekeition atzo, irailaren 1ean, hasi ziren aurtengo San Antolin jaiak eta gaur ospatuko da egunik handiena, San Antolin eguna. Herriko kaleak festaz betetzen ari dira, kuadrillak mozorroekin prest eta antzarretako potinentako partaideak goizeko giroan berotzen. Udalak eta herriko elkarteek aurrez prestatutako programazioak bizikidetza eta guztion parte-hartzea ditu ardatz, mezu argi batekin: “Jaiak danontzako dira”.

Bizikidetza eta guztion gozamena erdigunean

Kontzertuak, umeentzako ekintzak, ikuskizunak edota herri-bazkariak jasoko ditu egitarauak, denak guztion gozamena eta bizikidetza sustatzeko helburuarekin. Ander Aldazabal Etxeberria alkateak azpimarratu duenez, helburua da adin guztietako herritarrek kalean eta elkarren artean jaiak bizitzea: “Haur, gazte, heldu eta nagusi, guztioi dagokigu jaiak bizitzea; aurten giro errespetuzkoa sortu dugu denon artean”.

Udalak gogorarazi du azken urteetan jende pilaketek eta zaratek haur eta adineko batzuk jai-girotik aldendu dituztela, eta aurten espazioak guztiontzat atseginak izatea lortu nahi dela.

700. urteurren berezia

Aurtengo San Antolinak bereziki esanguratsuak izango dira, Lekeitiok 700 urte betetzen baititu hiribildu gisa. “Zer ospatua bagenuen; gure nortasunetik, euskaraz, ondokoa zainduz eta bakarrik dagoenari eskua luzatuz ospatuko dugu”, nabarmendu du alkateak.

Herriko elkarte, talde eta norbanakoei ere eskerrak eman dizkie egindako lanagatik. Auzolana izan da herri-bazkariak, txapelketak, kontzertuak eta kalejirak posible egingo dituena. “Txanda bat, herri-bazkariko mahaia bat, denok zerbait eginda, beti hobeto”, azpimarratu dute antolatzaileek.

Ongietorria herritar berriei eta mezu argia indarkeriaren aurka

Udalak ongietorria luzatu die Lekeitiora bizitzera etorritako herritar berriei eta besarkada beroa helarazi die jaietan parte hartu ezin dutenei: “zuen zain egongo baikara hurrengoan”.

Bestalde, mezu garbi bat zabaldu da: “Erasotzaile eta konplizeek ez dute lekurik gure jaian”. Jaiak askatasunean eta errespetuan oinarritutako espazioak direla azpimarratu da, eta herritarrei gonbita egin zaie horren alde egiteko.

Gaur San Antolin eguna ospatuko da Lekeition. Ondo pasa San Antolinak! Gora Lekitto!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *