

Busturialdeko gazteei zuzenduriko XII. Enpresa Ideia Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago, eta 2025eko azaroaren 7ra arte izango da aukera proiektuak aurkezteko. Lehiaketa honen helburua eskualdeko gazte-ekintzaileak sustatzea da, eta 7.000 euro banatuko dira lau sari desberdinetan.
Sariak:
- 1. saria: 3.000 euro + urtebeteko aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitzaren eskutik.
- 2. saria: 2.000 euro + sei hilabeteko aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitzaren eskutik.
- Lehen sektorearekin lotutako ideia onena: 1.000 euro.
- Errelebo enpresarialaren sari berezia: 1.000 euro.
Parte hartzeko baldintzak:
Gazteek (18 eta 35 urte bitartekoek) edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dute, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badaude.
Enpresa-ideiak Busturialdean kokatuta egon beharko dute.
Proiektuak edo negozioak 2024an edo 2025ean sortutakoak izan daitezke.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek www.gaztedibusturialdea.eus
webgunean dauden oinarriak eta izen-emate fitxa bete behar dituzte. Sariak eta informazioa gehiagorako, interesa dutenek kontaktatu dezakete:
Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzua (GIZ): giz@bermeo.eus
| Tel.: 94 617 91 58
Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzua – URREMENDI LGE: gazteria@urremendi.eus
| Tel.: 94 625 76 09
Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa: gazteria@gernika-lumo.net
| Tel.: 94 627 02 15
Ez galdu aukera! Sari banaketa abenduaren 4an egingo da Busturiko BBK Urdaibain.