

Bermeoko Udalak, Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren bidez, familientzako prestakuntza programa zabala eskaini du 2025-2026 ikasturterako. Aurreko urteetan ikastetxeetako guraso-elkarteekin elkarlanean antolatzen zen egitasmoa, baina joan den ikasturtetik aurrera, udalerriko familia guztiei irekita egon da.
Sei saio, gai eguneratu eta garrantzitsuekin
Programazioak sei saio tematiko bildu ditu, nerabezaroaren erronkei eta familien laguntzari buruzkoak:
-
Urriak 8 eta 9: Depresioa eta antsietatea nerabezaroan.
-
Lekua: Gizarte eta Kultura Etxea, 17:30ean.
-
Hizlaria: Ester Zarandona, haur eta gazteen psikiatra (urriak 8an).
-
-
Urriak 22 eta 23: Suizidioa nerabezaroan.
-
Lekua: Gizarte eta Kultura Etxea, 17:30ean.
-
Hizlaria: Ester Zarandona (urriak 22an).
-
-
Azaroak 12: Nerabezaroa familian ulertu.
-
Lekua: Eleizalde Ikastola, 17:30ean.
-
-
Urtarrilak 21: Familiak aro digitalean: teoriatik praktikara.
-
Lekua: Sagrado Corazón Ikastetxea, 17:30ean.
-
-
Otsailak 18: Gure nerabeen lehen kontsumoak.
-
Lekua: Bermeo BHI, 17:30ean.
-
-
Martxoak 18: Positiboan hezteak mugarik ez jartzea dakar?
-
Lekua: San Frantzisko Herri Eskola, 17:30ean.
-
Ikastetxeen laguntzari esker, saioak bertako instalazioetan egingo dira, interesa duten familia guztientzako sarbidea erraztuz.
Izen-ematea eta informazioa
Parte hartu nahi dutenek QR kode baten bidez eman beharko dute izena. Saio bakoitza egiteko gutxienez lau pertsona behar dira, eta gehienez 30 lagun onartuko dira. Saioak doakoak dira.
Informazio gehiago:
📞 675 02 50 18 / 94 617 91 58
📧 bermeoprebentzioa@etorkintza.org
👥 Aurrez aurreko arreta: martitzenetan, eguaztenetan eta eguenetan, 09:00etatik 14:00etara.