Atxondoko Nekazaritza eta Artisautza Azoka abenduaren 6an egingo da Apatako plaza inguruan, eta dagoeneko zabalik dago postua jarri nahi dutenentzako izen-ematea.
Interesdunek azaroaren 7ra arte izango dute eskaera egiteko aukera, bai udaletxean bertan, bai telematikoki udalaren webgunearen bidez.
Bertako nekazaritzari bultzada
Aurten, Udalak arreta berezia jarriko du bertako nekazaritza produktuak sustatzean. Horretarako, inguruko nekazariei azokaren parte izateko gonbidapena egin zaie.
Nekazaritza postuak plaza nagusian kokatuko dira eta bertaratzen direnei jan-edanerako aukera ere eskainiko zaie, azokaren jai-giroa indartzeko asmoz.
Artisautza postuak ere izango dira
Artisautza postuak farmazia ondoko plazan kokatuko dira.
Eskaera kopurua erabilgarri dauden postuen kopurua baino handiagoa bada, hautaketa egingo da parte-hartzaileen artean.