Bizkaia

Lekeitiok bigarren urtez izango ditu bere Herri Udalekuak

Ekainaren 29tik abuztuaren 1era bitartean izango dira eta izen-emateak maiatzaren 5ean zabalduko dira
Lekeitiok bigarren urtez izango ditu bere Herri Udalekuak
Banner de Restaurante Larruzz en Bilbao

Bigarren urtez jarraian, aukera paregabea izango dute herriko gaztetxoek Lekeition elkarrekin uda pasatzeko. Lekeitioko Eskola Kirolak (LEK) eta Udalak elkarlanean antolatuta, Herri Udalekuak prestatu dituzte, ekainaren 29tik abuztuaren 1era bitartean.

Sei txanda, lau orduko eguneroko jardunekin

Aurtengo udalekuetan 6 txanda eskainiko dira, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. LH1etik DBH1era arteko adinetako umeei zuzenduta egongo dira, eta ekintza ugari egingo dira egunero, aisialdia, kirola eta herriko espazio desberdinen ezagutza uztartuz.

Izen-ematea eta informazio bilera

Izena emateko epea maiatzaren 5ean irekiko da, eta interesa duten familiek arreta jarri beharko dute datan. Bestalde, udalekuen lehen aurkezpen bilera apirilaren 28an izango da, 18:30ean Azkue Aretoan. Bertan, gurasoek eta tutoreek 2025eko edizioaren nondik norakoak, jardueren egitura eta bestelako informazio praktikoa jasoko dute.

Udaleku hauek haurrek uda partekatzeko, lagun berriak egiteko eta herriko bizimoduan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *