Bizkaia

Bermeoko Udalak Bizkaibus zerbitzuaren aurreproiektuari alegazioak aurkeztu dizkio, herritarren beharrak ardatz hartuta

Bermeoko Udalak Bizkaibus zerbitzuaren aurreproiektuari alegazioak aurkeztu dizkio, herritarren beharrak ardatz hartuta
Banner de Cáritas Bizkaia (Rotación) en Bilbao

Bermeoko Udalak alegazioak aurkeztu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiak proposatutako garraio publikoaren zerbitzuaren aurreproiektuari, azken hilabeteetan landutako dokumentua zehatz-mehatz aztertu ondoren. Udalak nabarmendu nahi izan du aurkeztutako alegazioak herritarren eskaera eta beharrak kontuan hartuta prestatu direla. Izan ere, azken urteotan jasotako iritzi eta ekarpenek pisu handia izan dute proposamenak osatzeko garaian, udalaren jardunaren oinarrian herritarren entzute aktiboa baitago.

Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk adierazi du, “ezinbestekoa” dela herritarren eguneroko beharrak erdigunean jartzea, eta garraio publikoaren antolaketan erabakiak hartzerakoan haien ahotsa kontuan izatea. Aurkeztutako proposamenek, nagusiki, ibilbideen optimizazioa eta loturen hobekuntza dute xede. Hona hemen lineaz linea egindako ekarpen nagusiak:

A3524 (Bermeo–Bakio)

  • Neguko zerbitzuaren maiztasuna handitzea, orduro zerbitzua bermatuz.
  • Zerbitzua emango duen ibilgailu mota zehaztea.

A3527 (Bilbo–Mungia–Bermeo, autopistatik)

  • Jaiegunetan, domeketan eta udan zerbitzua indartzea.
  • Azken zerbitzua luzatzea (gutxienez 24:00etara lanegunetan eta “Gautxori” zerbitzua asteburuetan, 02:00ak arte).
  • Ibilbide zuzenak mantentzea, Mungiako erdiguneko geldialdirik gabe, denborak laburtzeko.
  • Segurtasuna eta erosotasuna bermatzea: eserleku bakoitzeko bidaiari bat eta ibilgailuen mantentze egokia.
  • Puntako orduetan errefortzuak ezartzea, bereziki Bilboko Plaza Eliptikoan sortzen diren pilaketak arintzeko.

A3528 (Bermeo–Mungia–EHU)

  • Lehen orduan autobus zuzen bat ezartzea, Mungian geldialdi bakarrarekin.
  • 12:00etan hasten diren klaseetara iristeko zerbitzu berria sortzea.
  • Itzulerako autobus zuzenak gehitzea.

A3515 (Bilbo–Amorebieta-Etxano–Gernika–Bermeo)

  • Gernikako Ospitalean geldialdi bat gehitzea, herritarren eskaerari erantzunez.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *