

Apirilaren 1etik ekainaren 2ra ibilgailuen zerga ordaintzeko epea irekita egongo da Lekeition.
Helbideratutako ordainketak
Bankuan helbideratutako ordainketak maiatzaren 2an egingo dira.
Helbideratu gabe dauden zergak nola ordaindu
Helbideratu gabeko zergak modu hauetan ordaindu ahal izango dira:
- Etxean jasotako ordainagiriarekin, herriko banketxeetan edo Kutxabankeko kutxazainetan.
- Udal Diruzaintzan (Barandiaran Aretoa), martitzen eta eguenetan, goizeko 09:00etatik 14:00etara, dirutan edo txartelarekin.
Helbideratze gomendioa eta epea
Zergadunen erosotasunerako eta epeak igarotzea ekiditeko, apirilaren 25a baino lehen erreziboak helbideratzea gomendatzen da. Horretarako bi aukera daude:
- Udal Diruzaintzan (Barandiaran Aretoa) helbideraketa orria bete eta bertan aurkeztu.
- Posta elektronikoz bidali udala@lekeitio.eus helbidera, honako datuak adieraziz:
- NAN
- Titularraren izen-abizenak
- Ibilgailuaren matrikula
- Kontu korronteko IBAN zenbakia
- Aurrerantzean ibilgailu hori helbideratzea eskatzen duzula adierazi.