Lekeitiok dibertsitate funtzionaldun herritarrek kirolera hurbilduko ditu

Haszten elkartea, Bizkaian aniztasun funtzionala duten haurrak kirolean hastea eta jarduera fisikoa egitea bultzatzen duen elkartea da
Lekeitiok dibertsitate funtzionaldun herritarrek kirolera hurbilduko ditu
Banner de Obramat en Bilbao

Dibertsitate funtzionaldun lekeitiarrak kirolera hurbiltzeko beharrizanak aztertu ditu Lekeitioko Udalak Haszten elkartearekin batera. Haszten elkartea, Bizkaian aniztasun funtzionala duten haurrak kirolean hastea eta jarduera fisikoa egitea bultzatzen duen elkartea da.

Egindako diagnostikoak hiru helburu nagusi ditu. Lehena, dibertsitate funtzionala duten pertsonak identifikatu eta beraien errealitatea ezagutzea. Bigarrena, herriko kirol taldeetan duten partaidetza eta beharrizanak ezagutzea. Eta hirugarrena, familien nahiak eta beharrizanak ezagutzea.

Dianostikoa eskutan, Lekeitio aniztasuna errespetatzen duen herria izateko lanean dabil Udala. Kirol instalazioak eta herria irisgarriago bihurtzeko apostua egin du, pertsona horien bizi-kalitatea hobetu eta kirol nahiz jarduera fisiko programa eta baliabide egokienak antolatuta. Egokitutako lehiaketa federatuetan aritzeko aukerak be eskainiko dira.

Lekeitioko Eskola Kirolan eta Herri Udalekuetan Haszten elkarteko hezitzaile espezializatuak kontratatuko dira desgaitasuna duten ikasleekin lan egiteko. Igerilekuko monitore-sokorristek be dibertsitate funtzionalaren inguruko formazioa jaso dute.

Herritik kanpo boccia kirolean dabiltzan hiru herritarrek Lekeition entrenatzeko aukera izango dute eta gainera, boccia ligako jardunaldi bat Lekeition jokatuko da.

Amaitzeko, Udaletik txalotu nahi dugu 40 kultur-kirol talde eta eragilek Herri Egunean batutako 2900€ Haszten elkarteari eman izena. Dirua aniztasun funtzionala duten haurrak kirolean hastea eta jarduera fisikoa egitea bultzatzeko izango da.

Segi dezagun lanean elkarrekin, denok hobeto bizitzeko!​

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *