‘Lekeitiok euskara behar du’: gainbeheraren aurkako bultzada

Azken kale-neurketaren arabera, euskararen erabilerak beheranzko joera nabarmena hartu du Lekeition, bereziki 45 urtetik gorakoen artean
‘Lekeitiok euskara behar du’: gainbeheraren aurkako bultzada
Lekeitiok euskara behar du / lekeitio.com
Banner de Bar EME en Bilbao

Azken kale-neurketaren arabera, euskararen erabilerak beheranzko joera nabarmena hartu du Lekeition, bereziki 45 urtetik gorakoen artean. 0-25 adin tarteko datuak baikorrak badira ere, 24-44 adin-tartean beherakada hasi da, eta 45 urtetik gorakoetan erabilera erdira jaitsi da.

Honen aurrean, herri mailako estrategia bat martxan jartzea erabaki da, hiru eremutan oinarrituta:

Hezkuntza: Gazteentzako euskarazko egitaraua

Lekeitioko ikastetxeek ume eta gazteentzako egitarau berezia osatu dute. Helburu nagusia da euskara erakargarria izatea eta egunerokoan erabiltzeko aukerak areagotzea. Horrela, gazteen artean euskararen erabilera finkatu eta indartu nahi da.

Kirola: Kirol taldeek konpromisoa hartu dute

Lekeitioko kirol taldeek euskararen aldeko dekalogo bat sinatu dute eta aurten bertan jarriko dute martxan. Konpromiso horren arabera, barne eta kanpo komunikazioak, baita monitoreen harremanak ere, euskaraz izango dira.

45 urtetik gorakoen aktibazioa: Euskara taldeen egitasmoak

Lekeitioko euskara taldeek adin tarte honetako datuak kezkagarriak direla ikusita, EUSKARALDIA izango dute abiapuntu. Ondoren, adin tarte honen egoera iraultzeko ekimenak sustatuko dituzte.

Udalaren babesa eta ekimen osagarriak

Lekeitioko Udalak ekimen guztiak babestuko ditu eta bitartekoak eskainiko ditu gauzatu daitezen. Horrez gain, honako ekintza hauek diruz lagunduko ditu:

  • BAI EUSKARARI ziurtagiria zabaltzea herrian.
  • Dendarientzat eta tabernarientzat euskara ikastaroak antolatzea.
  • Kulturartekotasunean eragitea.
  • Hileroko udal euskara batzordean herriko eragileekin lanean jarraitzea.

Helburua argia da: euskararen erabilera indartu eta belaunaldi guztietan sendotzea Lekeition.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *