Saltar al contenido
Banner de Murillo Viteri en Bilbao
Banner de Roaldo en Bilbao
Hoy en Radio Popular
  • Athletic Club de Bilbao
  • Bilbao
  • Bilbao Basket
  • Bizkaia
  • tiempo
  • TOURrescusa
  • La Gabarra
  • La Emoción del Bacalao
  • La Tertulia
  • Hirukoa Bizkaian
Buscador
Radio Popular Bilbo Herri Irratia
  • Podcast
  • Programación
  • Deportes
  • Bacalao • Athletic
  • Social y Religión
  • Bizkaia y sus comarcas
  • Frecuencias
  • Síguenos
  • Sigue a Radio Popular en Facebook
  • Sigue a Radio Popular en Instagram
  • Sigue a Radio Popular en X (antes Twitter)
  • Sigue a Radio Popular en YouTube
  • Sigue a Radio Popular en Telegram
  • Sigue a Radio Popular en TikTok
EgunOn Bizkaia
EgunOn Bizkaia

Ondarroako matrikula irakurgailuen sistemaren balorazio ona egin dute bizilagunek eta Udalak

Matrikula irakurgailu sistema ipini zenetik erdia baino gehaigo murriztu da ibilgailuen joan-etorria, %55 hain zuzen
Ondarroako matrikula irakurgailuen sistemaren balorazio ona egin dute bizilagunek eta Udalak
Facebook X WhatsApp
Radio Popular - Herri Irratia | Bilbao 23/09/2025 • 15:45
Banner de Obramat en Bilbao

Kofradia Zaharrean egindako matrikula irakurgailuen sistemari buruzko balorazio bileran balorazio positiboa egin zuten bai Kamiñaldeko eta Alde Zaharraren goiko kaleetako bizilagun gehienek eta baita Udalak ere. Bizilagunengandik abiatutako ekimena duela urte eta erdi ipini zuen martxan Udalak. Kamiñalden eta Musika Plazaren parean matrikula irakurgailuak ipiniz, trafikoa murrizteko eta bizilagunen segurtasuna handitzeko.

Balorazio bilera

Udalak, lehen emaitzak jaso eta urte betera, bizilagunekin balorazio bilera bat egiteko konpromisoa hartu zuen eta horrela egin zen atzo. Bizilagunei azalpenak ematen Urtza Alkorta alkatea eta Aitzol Osa udaltzainburua egon ziren. Bizilagun gehienek proiektuaren balorazio positiboa egin zuten eta trafikoa murriztu dela eta segurtasuna ere handiagoa dela azpimarratu zuten, helburuak betez. Udaltzainburuak eskaini zituen datu zehatzak: 703 baimen eman dira bizilagun eta garajeetako erabiltzaileentzat, eta horiez gain, 2.650 urgentziazko baimen eman dira, hau da, 10 baimen berezi eguneko: bizilagunen urgentziazko sarrerak, gremioak, banatzaileak… Behin behineko baimenetako %80 gremio, banatzaile eta antzekoentzako izan dira, une bateko lanen baterako, eta gainerako %20 bizilagunen urgentzietarako edo ez-ohiko kasuetarako.

Erdia baino gehiago murriztu da

Matrikula irakurgailu sistema ipini zenetik erdia baino gehiago murriztu da ibilgailuen joan-etorria, %55 hain zuzen. 2024ko urrian %40koa zen jaistiera hori eta 2025eko irailean, esan modura, %55ekoa.

Sistema zenbakitan. Urtarrilaren 1etik irailaren 1era, 6.000 ibilgailu sartu dira aipatutako gunera. Horietako seitik bat (960) txarto sartu da, baimenik gabe, eta guzti horiek isuna jaso dute. Egunean sei isun ipintzen dituzte, bataz beste, matrikula irakurgailuek. “Aurtengo abuztuan erabiltzaileen gorakada nabarmena egon dela ikusi dugu, eta hori ere aztertzekoa izango da datozen erronketarako”, esan zuen Aitzol Osa udaltzainburuak.

Sistema berria helburu nagusiak betetzen ari da: Kamiñaldera eta Alde Zaharreko goiko kaleetara sartzen diren ibilgailu kopurua murriztea, bizilagunen segurtasuna hobetzea eta gaizki aparkatutako ibilgailu gutxiago egotea. “Umeekin, esaterako, askoz lasaiago ibili gaitezke orain, eta nagusiok ere lasaiago ateratzen gara ataritik bidera”.

Hala eta guzti ere, sistema hau etengabeko hobekuntzetara egokituta dagoen proiektua dela esan zuen Urtza Alkorta alkateak, eta hasieran ere bizilagunen iritziak entzun eta kontuan hartu ziren modura, orain ere prest daudela bizilagunen iritziak entzuteko; hori izan zen atzoko bileraren helburua: “datuak datu, bizilagunak dira azken batean egunerokoa ikusten eta hautematen dutenak eta horregatik nahi izan genituen euren ekarpenak jaso, badakigulako sistema hobetzeko asmoz egindakoak direla”.

Bizilagunen ekarpenak. Batzarrean bertan hainbat ekarpen egin zituzten bizilagunek:

Etxe bakoitzean bi ibilgailu baimentzea eta sarrera ere birritan egin ahal izatea.
Kamiñalde eta Kalehandi gune desberdin modura planteatzea, ezaugarri desberdinak dituzten eremuak direlako.
Abiadura murriztaile gehiago ipintzea eta orain dagoen 10km/orduko muga mantentzea.
Lehentasuna markatzeko semaforo bana ipintzea Musika Plazaren parean eta Elizpean.
Kamiñalde eta gainerako kaleak gune desberdin izatea Udala egiten ari den Mugikortasun Planaren baitan sartu beharko dela esan du udaltzainburuak, baina gainerako neurriak epe motzean txeratzen ahaleginduko direla, begi onez ikusi baitituzte. Sei hilabete barru, udaberrian, neurri berrien balorazioa eta berrazterketa egiteko beste auzo batzar bat egingo da; neurri berriak funtzionatzen duten ikusi beharko da orduan berriro ere, erabakiak hartzeko.

Banner de Obramat en Bilbao

Lo más leído

  • Athletic Club – RCD Espanyol en directo con La Emoción del Bacalao | Jornada 17 de LaLiga EA Sports 2025-26

  • La administración de Artea, en Leioa, vende parte del primer cuarto premio del Sorteo de Navidad

  • La Lotería de Navidad deja más de 16 millones en Euskadi

  • Las entradas para la recepción de Olentzero y Mari Domingi del Teatro Arriaga disponibles desde hoy

  • El 90.693, tercer premio, se ha vendido en Ormaechea

Banner de Obramat en Bilbao

Etiquetas

  • Bizkaia y sus comarcas
  • Lea Artibai
  • Ondarroa

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

SOBRE NOSOTROS

La radio sin cadenas. Desde 1960 haciendo radio en Bilbao. Actualidad y podcast de Bilbao y Bizkaia, los partidos del Athletic en ‘La Emoción del Bacalao’, noticias de sucesos, deportes, sociedad, cultura, política, religión y obra social.

Radio Popular – Herri Irratia es una emisora de radio fundada en el año 1960 y propiedad del obispado de Bilbao con una programación de carácter generalista, que va dirigida a todo el territorio histórico de Bizkaia.

Menciónanos con @RadioPopular para comentar la actualidad de Bizkaia.

Fotos en colaboración con Depositphotos

Radio Popular

Protegido por reCAPTCHA de Google. Se aplican su Política de Privacidad y Términos del servicio.

Noticias

  • Bizkaia
  • Ciencia y salud
  • Cultura
  • Deportes
  • Economía
  • Euskadi
  • Geureaz Harro
  • Opinión
  • Política
  • Social y religión
  • Sociedad
  • Tecnología
  • Triple B

Programas

  • EgunOn Bizkaia
  • EgunOn Magazine
  • Euskadin Gaur
  • Es Posible
  • Asuntos Exteriores
  • Boletines de noticias
  • ¡Música, maestra!
  • La Emoción del Bacalao
  • Oye Cómo Va
  • La Tertulia Athletic
  • Athletic Beti Zurekin
  • Hirukoa Bizkaian
  • La Traviata
  • La Santa Misa

Frecuencias

  • 100.4 FM
    Gran Bilbao y Enkarterri
  • 107.1 FM
    Durangaldea
  • 98.6 FM
    Busturialdea, Lea-Artibai y Uribe-Kosta
  • 900 AM
    Onda media
Anúnciate

© 2025  Radio Popular de Bilbao – Herri Irratia | Aviso Legal | Política de Privacidad | Política de cookies | Gestionar cookies
Alda. Mazarredo, 47 – 7º 48009 Bilbao | 94 423 92 00 | oyentes@radiopopular.com

Banner de Uso ético de la IA en Bilbao
Banner de Cáritas Bizkaia (Rotación) en Bilbao
Banner de BBVA en Bilbao
Radio Popular
EN DIRECTO
Radio Popular
Radio Popular
0:00 0:00